Prestakuntzaren helburua: Ikastaro honen bidez, ikasleak etekin profesionalik handiena aterako
dio Office suiteari.
Baldintzak: Beharrezkoa da Officeri buruzko erdi mailako ezagupenak izatea, edo Oinarrizko Ofimatikako
ikastaroa eginda edukitzea.
Instalazioak: SEIM Informatikan soilik espezializatuta dagoen zentroa izanik, teknologia berrien esparruan
irakasteko behar bezala egokitutako instalazioak ditugu. Ikastaro osoa praktikoa izango da, eta gela digital
batean eskainiko da. Gela elementu hauez hornituta dago:
Arbela eta bideo-proiektagailua.
Ordenagailu bat ikasle bakoitzeko.
Interneterako konexio iraunkorra, banda zabaleko ADSLren bidez.
Ikasleentzako eskuliburuak eta materiala: Ikasle bakoitzak baliabide hauek izango ditu:
Ikastaroan laguntzeko eskuliburu azaleztatu bat.
USB disko bat
Lineako laguntzarako konexioa, Interneten bidez.
Egiaztagiria:Ikastaroa amaitzean, bertan landutako ikasgaietan ikaslea gai dela ziurtatzen duen egiaztagiria emango da.
Lan-poltsa:SEIMek lan-poltsa dauka. Zerrenda horretan sartuko dira hala eskatzen duten ikasle guztiak.