Prestakuntzaren helburua: Helburua Ofimatikako tresna guztiak erabiltzeko behar diren ezagupenak
lortzea da, arlo profesionalean nahiz pertsonalean aritzeko.
Baldintzak: Ez da beharrezkoa aurretiazko ezagupenak izatea.
Instalazioak: SEIM Informatikan soilik espezializatuta dagoen zentroa izanik, teknologia berrien esparruan
irakasteko behar bezala egokitutako instalazioak ditugu. Ikastaro osoa praktikoa izango da, eta gela digital
batean eskainiko da. Gela elementu hauez hornituta dago:
Arbela eta bideo-proiektagailua.
Ordenagailu bat ikasle bakoitzeko.
Interneterako konexio iraunkorra, banda zabaleko ADSLren bidez.
Ikasleentzako eskuliburuak eta materiala: Ikasle bakoitzak baliabide hauek izango ditu:
Ikastaroan laguntzeko eskuliburu azaleztatu bat.
USB disko bat
Lineako laguntzarako konexioa, Interneten bidez.
Egiaztagiria:Ikastaroa amaitzean, bertan landutako ikasgaietan ikaslea gai dela ziurtatzen duen egiaztagiria emango da.
Lan-poltsa:SEIMek lan-poltsa dauka. Zerrenda horretan sartuko dira hala eskatzen duten ikasle guztiak.